Aplicación
del m-learning en el aula de primaria: experiencia práctica y propuesta
de formación para docentes (Madrid Vivar, D.; Mayorga Fernández, M.J. eta Núñez Avilés, F., 2013) artikulua irakurri ondoren, modu dinamiko batean ikusteko, bi bideo sortzea erabaki nuen, esperientzian zertan oinarritu zen islatzeko.
Lehenengo bideo hau, gelan zelan proposa liteke islatzen du: irakasleak galdera bat egiten du eta ematen dituen argibide bakarrak hauexek dira:
- Bila itzazue QR kodeak
- 5eko taldeak egin
Azaldu beharra dago, smartphoneak erabili behar zituztenez, talde bakoitzean heldu bat zegoela, bideoan agertzen ez bada ere. Hurrengo bideoan, aldiz, jarduera bera islatzen saiatzen naiz. Hau da, QR kodeak eskaneatzen genbiltzan bezala.
Ikus daitekeenez, esperientzia hau nahiko berritzailea da, m-learning-a baitauka bere baitan, QR kodeez gain. Horrek irakasleen ekimenaren adierazle nagusitzat jo daiteke, ikasleen onurako IKTez ikasi, IKTak erabiltzen ikasi eta IKTek hezkuntza arloan zer eskaintzen duten edota IKTak nola erabil daitezkeen aztertu behar izan baitute.
Aldi berean, argi dago ikasleen segurtasunean pentsatu zutela planifikazioa diseinatzean, helduak sartu baitzituzten taldeetan, smartphoneen erabilera egokia egin zezaten, hezkuntza komunitatea eratzea erabaki baitzen. Horrek, aldi berean, ikasleen autonomia eta askatasuna murrizten du, heldu baten agintzapean egongo direlako. Helduak ikasleen senideak direnez eta, hortaz, ez dutenez irakasle formakuntzarik jaso, pistak ematea, laguntza gehiegi eskaintzea, lehiakortasuna sustatzea etabar eragin dezake.
Ildo beretik jarraituz, ikasleak motibatuta oso eragin dezake, jarduteko modu erabat ezberdina delako, smartphoneak erabili behar baitituzte, taldeka eta, gainera, heldu batekin. Arriskua, helburuen arabera (IKTetan gaitasuna garatzea edo edukia lantzea), smartphonean arreta guztia jartzea izan daiteke. Beste arrisku bat, ikasleen nortasunaren arabera, lehiakortasuna piztu dezake gelan, lortu nahi denaren kontrakoa gertatzeko aukerarekin.
Bukatzeko, esan beharra daukat zaila ikusten dudala eskola ugarietan ezartzea esperientzia hau, baliabide material zein giza baliabide nahiko eskatzen dituelako. Ez da ezinezkoa, baina parte hartze ikaragarria behar du aurrera eraman ahal izateko: irakasleena, lehendabizi; ikasleen senideena bigarrenez, eta, azkenik, ikasleen beraiena.
No hay comentarios:
Publicar un comentario