sábado, 13 de diciembre de 2014

MOOCen definizioa

Hona hemen MOOcen inguruan sortutako bideoa, beste bideo batzuen bitartez nahasketa bat sortuz, MOOCaren definizioa ematen saiatzeko, ikuspuntu guztiak laburtzen saiatuz. Ikusteko, klikatu hemen.

Erabilitako baliabideak bideoa sortzeko (2014ko abenduaren 12an lortuta):
  • http://www.colegionacionaldeeconomistas.org/wp-content/uploads/2014/03/24-03-14-reformas-estructurales.jpg
  • http://soundcloud.com/relaxdaily/instrumental-music-to-relax
  • http://www.letraherido.com/images/imagenes%20libro%20digital/12.jpg
  • https://www.youtube.com/watch?v=_vNWI2Ta0Kk
  • https://www.youtube.com/watch?v=s59mi5istFo
  • https://www.youtube.com/watch?v=eEACi00p5Rk
  • http://www.perfil.com/__export/1309390924000/sites/diarioperfil/img/2011/06/politica/0629_no_debate_macri_solanas_g11.jpg_1853027552.jpg
  • http://soundcloud.com/relaxdaily/slow-calm-soothing-instrumental-relaxing-music

PLE (2)

Ikasteko hainbat baliabide erabiltzen ditut, batzuk gehiago eta beste batzuk ez hainbeste. Ikus ditzagun horien zenbait adibide.
Gehien erabiltzen ditudanen artean Google académico, Google drive eta Twitter/Linkedin/Pinterest daude.
Google académicok informazioa bilatzen eta eskuratzen laguntzen du, baina Google bilatzaile orokorraeskaintzen duen baino informazio zehatzagoa eta fidagarriagoa da, liburuak, artikuluak eta horrelakoak erakusten baititu.
Google Drive, ordea, dokumentuak partekatzeko aukera ematen du, nahi dugun jende kopuruarekin, publikoa ere egin daiteke edonork ikusgai eduki dezan. Egia da hori Dropbox-ek ere egin dezakeela. Zein da desberdintasuna orduan? Google Drive-k partekatzeaz gain, partekatutako edonork dokumentu, ppt, excel... edita dezake edonon eta edonoiz, baldin eta interneta badauka.
Bukatzeko, sare sozialak Twitter, Linkedin eta Pinterest daude. Izan ere, hezkuntzari buruzko gauzak topatzen eta bilatzen ditut horietan. Twitter-raren kasuan, hezkuntza taldeak, hezkuntzan garrantzia dutenak eta horrelakoak jarraitzen ditut eta horiek hezkuntzari buruzko gauza nahiko interesgarriak argitaratzen dituzte. Linkedin-en, gauza antzekoa da, baina bertan taldeak daude, profesionalagoa da eta eztabaidak edota artikulu onak eta deigarriak aurki daitezke bertan. Pinterest-en aldiz, hezkuntzari buruzko hamaika gauza daude. Infografiak, poster digitalak, hezkuntzarako baliabideak... Twitter bezalakoa liteke, baina mezuak partekatu eta argitaratu ordez, irudiak edota dokumentuak partekatzen dira, izan ere jarraitzaileak daude sare horretan.
Ikasteko gutxien erabiltzen ditudanak, ostera, Youtube, Examtime eta Tiching dira. Baliagarriak dira eta aukera anitz eskaintzen dituzte, baina nik neuk gutxitan erabiltzen ditut.
Youtuben mota askotako bideoak aurki daitezke. Hain zuzen ere, hainbesteko aniztasuna dela eta, Youtuben beran atalka antolatzen ditu batzuk multzoak hauek direlarik:ezaguna, musika, komedia, filmak eta aisia, jokoak, edertasuna eta moda, telebistan ikusitakoa, automozioa, animazioak, kirolak, aholkuak eta tutorialak, zientzia eta hezkuntza, sukaldaritza eta osasuna, kausak eta irabazirik gabekoak, albisteak eta politika eta bizimodua. Gauza da, zaila dela jakitea bideo horiek baliagarritasuna duten ala ez, Wikipedian gertatzen den moduan (ikusi Wikipediako "zelula" sarrera posta).
Examtime ikasteko hainbat baliabide eskaintzen ditu ikaskuntza dinamikoagoa eta atseginagoa izan dezan. Bertan mapa mentalak, fitxak (ez dira eskoletan ematen diren modukoak, baizik eta Trivial Pursuit bezalakoak), apunteak eta testak sortzeko aukera eskaintzen du, beste tresna batzuez gain. Gainera, besteek jada jakin nahi dugun edota lantzen ari garen gaiari buruz zer egin duten ere ikus daiteke, lana eta denbora aurreztuz. Hortaz, potentzial handia dauka orrialdeak, baina nik neuk ez dut erabiltzen.
Sarrera honi amaiera emateko, Tiching-i buruz mintzatuko natzaizue. Tiching irakasleak, ikasleak eta familiak konektatzeko aukera ematen du, baita horien artean taldeak sortzeko ere, ikaskuntza komunitateak eratuz. Hemen hezkuntzarako baliagarri izan daitezkeen hainbat eta hainbat baliabide daude, testuliburu, paper-denda eta liburuez aparte. Hau ere oso orrialde ona da, betetzen duen funtzioagatik, hau da, hezkuntza komunitateak sortzea, eta baliabideak ikus eta erabil daitezkeelako. Oraintxe bertan ez dut erabiltzen, baliabideetan ikertuz gero baliagarria izan dakidakeen zer edo zer topatzeko aukerak izan arren, baina ez dut etorkizunean erabiltzea deuseztatzen.

viernes, 12 de diciembre de 2014

PLE (1)

PLE ezberdinak ikusteko, PLE Diagrams web orrialdean sartu naiz, non jendearen PLE irudiak ikus daitezkeen. Ikusi ditudanetik, hurrengoak aurrerago jarriko ditudanak izan dira deigarriak iruditu zaizkidanak. Gehienetik gutxienera antolatu ditut, nahiz eta guztiak nabarmentzekoak diren, PLEa eratzeko modu oso ezberdinak baitira, batzuk konplexuagoak eta beste batzuk sinpleagoak.

Hau Jared Stein-ena da eta handiago ikusteko hemen klika dezakezue. Ikus daitekeen moduan, panel bat osatzen duten tresna edo baliabideen gelazkak dira, non analogikoak zein teknologikoak adierazten dituen. Mota bakoitzeko tresna edo baliabideei kolore bat jarri die, multzoak lortzeko. Hau da, agian tresna batek "x" egiteko balio du eta horregatik "y" lekuan jartzen du, baina funtzio antzekoa duten beste baliabide batzuekin lotura ezartzeko ezin duelako alboan jarri, kolore bera ematen die, multzo berekoa dela adierazteko. Osatuena dirudit, baina baita ulertzeko konplexuena ere. Izan ere, alboak eta koloreak erabiltzeaz gain, geziak erabiltzen ditu, erraminta zehatz batzuen artean erlazioak adierazteko.

external image my_ple_some_detail.png
Honakoa D'Arcy Norman-ek egindakoa da. Nahiko sinplea da; egiturak honela dio: ni blog/komunitate/flickr/twitter/email-en bidez jende azkarrarekin jartzen naiz harremanetan, eta beraiek nirekin. Tontakeria eta sinpleegia dela dirudien arren, zentzu handia duelakoan nago. Zertarako nahi dugu PLE bat, bada? Ikasteko. Horretarako, beraz, nire ikasteko beharra edo gogoa asetzeko ni baino jende jakintsuagoarekin harremanetan jarri beharko dut. Nire bezalako ezagutzak edo gutxiago badituzte, zer ikasiko dut? Adierazgarria oso, pentsatzeko era eta islatzeko modua, primerakoa. Zergatik ez dago lehenengo postuan? Azken finean, PLE batean informazioa jasotzeko, sortzeko eta partekatzeko baliabideak agertu behar dira, sare sozialek aipatutakoak bermatzen dituzten arren, "jende azkarra" idazleak edo adituak izan ohi direlako, eta jende askok perfil faltsuak sortzen dituzte. Hortaz, pentsa daiteke aditu horrekin harremanetan jar zaitezkeela pentsatzea eta gero gu bezalako beste norbait izatea.

ple-android.png
Bukatzeko, David Álvarez-en My mobile PLE with Android aukeratu dut. Oso baliabide gutxi agertzen dira, egia da. Baina aurrekoan adierazi ditudan PLE baten hiru ezaugarrien adibide bana daukagu bederen. Ildo beretik jarraitux, honek ez zait deigarria iruditu aurkezten dituen tresnengatik. Zergatik orduan? Mugikorrarekin eta, hain zuzen ere, Android sistema eragilea duen mugikorra batek PLEa osatzen laguntzen dituen aplikazioak agertzen direlako eta horietako zenbait, modu berean, ordenagailu batean ere erabil daitezkeenak. Horregatik doa hirugarren postuan, ezberdina delako baina baliabide gutxi adierazten dituelako.

domingo, 30 de noviembre de 2014

Wikipediako "Zelula" sarrera



Ezaugarriak eta elementuak nahasten dira bertan.

Ezaugarriak Schleiden eta Schwan-ek 1839an egindako teoria zelularrekoak (http://goo.gl/zJtLZ4) dira, denboran zehar hobetzen joan dena:

  • Izaki bizidun orok zelula batez edo gehiagoz osatuta dago.
  • Izaki bizidun baten oinarrizko funtzioak egin ditzakeen materia unitate minimoa da.
  • Zelula orok lehendik baden beste zelula batetik.

Elementuez, organuloez, (http://goo.gl/0AGp6e) osatuta daude eta horien ezaugarriak eta aurkitzaileak  (http://goo.gl/NW8p0v  eta http://goo.gl/MYggBn) hurrengoak dira:

  • Zitoplasma: Robert Hooke, 1665
  • Bakuolak: Antonie van Leeuwenhoek, 1670
  • Nukleoa: Robert Brown, 1831
  • Mitokondriak: Kolliker, 1857
  • *Pareta zelularra: Palade eta Stekepvitz, 1860
  • Mintz zelularra: Overton, 1890
  • Zentrioloak: Henneguy eta Lenhoseek, 1897
  • Erretikulo endoplasmatikoa: Keith Porter, 1945
  • Lisosomak: Christian de Duve, 1949
  • Erribosomak: George Palade, 1953
  • *Kloroplastoak: Ralph Lewin, 1960
  • Golgi aparatua: Camillo Golgi, 1989
 Honen infografia edo poster digitala hemen ikus dezakezue.

martes, 25 de noviembre de 2014

M-learning

Aplicación del m-learning en el aula de primaria: experiencia práctica y propuesta de formación para docentes (Madrid Vivar, D.; Mayorga Fernández, M.J. eta Núñez Avilés, F., 2013) artikulua irakurri ondoren, modu dinamiko batean ikusteko, bi bideo sortzea erabaki nuen, esperientzian zertan oinarritu zen islatzeko. 
Lehenengo bideo hau, gelan zelan proposa liteke islatzen du: irakasleak galdera bat egiten du eta ematen dituen argibide bakarrak hauexek dira:
  • Bila itzazue QR kodeak
  • 5eko taldeak egin
 
Azaldu beharra dago, smartphoneak erabili behar zituztenez, talde bakoitzean heldu bat zegoela, bideoan agertzen ez bada ere. Hurrengo bideoan, aldiz, jarduera bera islatzen saiatzen naiz. Hau da, QR kodeak eskaneatzen genbiltzan bezala.


Ikus daitekeenez, esperientzia hau nahiko berritzailea da, m-learning-a baitauka bere baitan, QR kodeez gain. Horrek irakasleen ekimenaren adierazle nagusitzat jo daiteke, ikasleen onurako IKTez ikasi, IKTak erabiltzen ikasi eta IKTek hezkuntza arloan zer eskaintzen duten edota IKTak nola erabil daitezkeen aztertu behar izan baitute.
Aldi berean, argi dago ikasleen segurtasunean pentsatu zutela planifikazioa diseinatzean, helduak sartu baitzituzten taldeetan, smartphoneen erabilera egokia egin zezaten, hezkuntza komunitatea eratzea erabaki baitzen. Horrek, aldi berean, ikasleen autonomia eta askatasuna murrizten du, heldu baten agintzapean egongo direlako. Helduak ikasleen senideak direnez eta, hortaz, ez dutenez irakasle formakuntzarik jaso, pistak ematea, laguntza gehiegi eskaintzea, lehiakortasuna sustatzea etabar eragin dezake.
Ildo beretik jarraituz, ikasleak motibatuta oso eragin dezake, jarduteko modu erabat ezberdina delako, smartphoneak erabili behar baitituzte, taldeka eta, gainera, heldu batekin. Arriskua, helburuen arabera (IKTetan gaitasuna garatzea edo edukia lantzea), smartphonean arreta guztia jartzea izan daiteke. Beste arrisku bat, ikasleen nortasunaren arabera, lehiakortasuna piztu dezake gelan, lortu nahi denaren kontrakoa gertatzeko aukerarekin.
Bukatzeko, esan beharra daukat zaila ikusten dudala eskola ugarietan ezartzea esperientzia hau, baliabide material zein giza baliabide nahiko eskatzen dituelako. Ez da ezinezkoa, baina parte hartze ikaragarria behar du aurrera eraman ahal izateko: irakasleena, lehendabizi; ikasleen senideena bigarrenez, eta, azkenik, ikasleen beraiena.
Artículo original: http://trucosgadgetsblogger.blogspot.com.es/2013/10/colocar-el-titulo-del-blog-en-movimiento.html © Trucos Gadgets Para Blogger